Bueltaka
Maiatzaren 25ean ospatuko da aurtengo BUELTAKA, Tolosako Berazubi Estadioan, 9:30etik 13:30era. Jai giroan, kirola eta elkartasuna uztartuz, goiz atsegin bat pasatzea eta Saharako haurren aldeko elkartasun-ekarpen ekonomikoa egitea da ekimen honen helburua.
Egunean bertan, sarreran adierazi ahal izango duzue zenbat buelta eman nahi dituzuen eta dagokion ekarpena egin. Baina aurretik ere ekarpena egiteko aukera duzue, eta aukera hori bikaina da egun horretan gerturatu ezin duzuenontzat.
Zure izenean, familiaren izenean, enpresaren edo talde baten izenean… zuk egin ezin dituzun bueltak gure boluntarioek egingo dituzte. Hortaz, animatu eta egin zure ekarpena!
💡 Gogoratu: BUELTA 1 = EURO 1
🎯 105 buelta = Maratoi bat = 105 euro
Ekarpen guztiak dira garrantzitsuak eta ongietorriak. Guztiok osatuko dugu aurtengo BUELTAKA, eta guztion artean lortuko dugu behar duten haurrei laguntza helaraztea.
Zatoz familia giroan goiz berezi bat bizitzera, elkartasunaren alde korrika egitera!