Iurramendiko

Aste honetan amaiera eman diogu Laskorain Ikastolaren eta Iurreamendi zahar egoitzaren arteko kidetze proiektuari. Duela urte batzuk abiatutako ekimen honek helburu argia izan du: belaunaldi desberdinen arteko harremanak sendotzea eta elkarbizitza aberastea.

Urte osoan zehar, astean bitan, Haur Hezkuntzako 4 urteko ikasleak eta Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak Iurreamendira gerturatu dira. Bertan bizi diren helduekin batera jarduera ugari partekatu dituzte: eskulanak, abestiak, bingoa, akuarelak, eta beste hainbat esperientzia goxo. Harreman honek haur zein nagusiengan arrasto ederra utzi du, eta guztien testigantzek adierazi dute esperientzia benetan aberasgarria izan dela.

Ikasturteari amaiera emateko, Haur Hezkuntzako ikasle talde batek opari berezi bat eraman du egoitzara: limoiondo bat, bertan landatzeko. Opari horren bidez, urtean zehar sortutako maitasunaren eta bizipen partekatuen sinboloa utzi nahi izan dute gure txikiek, belaunaldien arteko adiskidetasun horrek denboran iraun dezan.

Eskerrik asko Iurreamendiri harrera beroagatik eta bizitza partekatzeagatik