Laskorain Abesbatza
Gure Abesbatzak 'Logelan logale' kantataren estreinaldian parte hartu du Euskadiko Orkestrarekin Kursaalen.
Hilabeteetako lanaren ondoren, aste honetan izan dute abesbatzako partaideek Euskadiko Orkestrarekin eta beste hainbat ikastetxetako haurrekin batera, 'Lolegan logale' kantataren estreinaldia Kursaalen.
Jagoba Astiazaranek sorturiko musikak eta Leire Bilbaoren hitzek osatzen dute 'Logelan logale' kantata. Guztira hamar abesti biltzen ditu eta hauek ikasteaz gain, koreografia ezberdinak ere ikasi behar izan dituzte abeslariek. Hasieratik ilusioz heldu zioten proiektu honi eta lan handi baten ondoren, emaitza polita lortu dute.
Ez dira askotan izaten Euskadiko Orkestrarekin abesteko aukerak eta benetan aprobetxatu eta gozatu dute.
Abesbatzaren hurrengo emanaldia Musikherrian izango da maiatzaren 31an.