Mendi irteera
Datorren iganderako, maiatzaren 18rako, mendi irteera antolatu dugu Hernialdera. Egun osoko jarduera izango da, betiere eguraldiak laguntzen badu. Goizeko 10:00etan abiatuko gara Triangulotik, eta arratsaldeko 17:00ak aldera itzuliko gara. Bazkal ostean, jolasak izango ditugu, bai umeentzat bai helduentzat, guztion gozamenerako.
Irteera hau aukera bikaina da ikastolako kideen arteko harremanak sendotzeko eta komunitate gisa elkarrekin gozatzeko. Horregatik, parte hartzera animatzen zaituztegu!
Parte hartzeko asmoa baduzue, mesedez bete ondorengo galdetegia, antolaketa egokiagoa egin ahal izateko.
Egun zoragarria izango da, ez galdu aukera!