Errigora banaketa

Inoizko produktu gehien banatuko dugu aurtengo Eskutik Eskuran!

Zazpi lurraldeetan egin du gora eskariak, osotara 145.500 litro olio eta 30.700 lote baino gehiago eskatu dira jasotako 10.700 eskaeretan. Iazko kanpainarekin alderatuz orotara 974 eskaerako igoera eman da, eta produktuei dagokienez, 17.530 litro oliba-olio birgina estra eta 4.655 lote gehiago banatuko ditugu aurten.

Ikastolara gaur iritsi dira eta larunbat honetan goizeko 9:00etatik 13:00etara jasotzeko aukera egongo da.