Bazen behin

4 urteko ikasleek "Bazen behin" izeneko proiektu berezia amaitu dute azken astean. Haur literaturaren inguruan oinarritutako ibilbide aberats eta zirraragarria burutuz. Proiektu honen bidez, ipuinaren egitura ezagutzen ikasi dute, eta hasiera, korapiloa eta amaiera bezalako elementu garrantzitsuak identifikatzen eta ulertzen aritu dira.

Gainera, ipuinen hasiera eta amaierako esaera ezberdinak ezagutu dituzte ("Bazen behin...", "Eta hala bazan..."), eta ipuin klasikoen kontakizunean nahiz ipuinen sorkuntzan trebatzen jardun dute.

Jarduera nagusien artean, gelako liburutegi txokoaren sorrera azpimarratzekoa da. Etxetik ekarritako ipuinen bidez, ikasleek liburu-maileguen dinamika landu dute, eta irakurzaletasuna sustatzeko aukera izan dute.

Proiektuari amaiera emateko, ikasleek sortutako ipuin eta lan guztiak etxera eraman dituzte, familian partekatu eta egindako ibilbideari balioa emateko.