Mendi ibilaldiak

Aste Santuetako oporretan lau egunetako 3 ibilaldi desberdin antolatu dituzte Kazkabarrako begiraleek DBHko ikasleentzat.

DBH1-2koak Debatik abiatu eta Zumaia, Getaria, Zarautz, Orio, Donostiatik barrena, Pasaiarai iritsi ziren ostiralean.

DBH 3 mailako ikasleak Lapurdin eta Nafarroan izan dira 4 eguneko ibilaldia egiten. Hazparnen hasita Hendaiaraino heldu ziren bidean Kanbo, Sara eta Beran lo eginez.

DBH4 mailako gazteak aldiz Aretxabaleta, Arrasate, Elorrio eta Durangon barrena ibili ziren oporraldian.

Nahiz eta eguraldi iragazpena ez zen egokiena, oso giro ona izan dute hiru ibilaldietan. 

Kazkabarratik Kanboko Xalbador Kolegioa, Sarako Herriko etxea, Berako Labiaga Ikastola , Zurriola Ikastola, Salbatore Mitxelena Ikastola, Zumaiena Ikastola, Arizmendi Ikastola, Txintxirri Ikastola eta Durangoko Ikastola eskertu nahi ditugu haien instalazioak erabiltzen uzteagatik eta eskainitako erraztasunengatik.

Mila esker!