Familiak

IPUINARGI egitasmoaren harira eta literaturaren laguntzaz, familietako hainbat kide etorri zaizkigu geletara ipuin kontalari bihurtuta. Gertutasunetik, maitasunez eta irudimenarekin partekatu dizkigute euren ipuin kuttunak.

Ipuinen bidez, fantasiazko munduak ezagutzeko aukera izan dugu. Magiaz betetako istorioek, beldur pixka bat eragiten duten kontakizunek eta barrez lehertarazi gaituzten pasadizoek gure gelako egunerokoa kolorez bete dute. Haurrek aho zabalik entzun dituzte ipuin horiek, eta irudimena dantzan aritu da egunero.

Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu ipuin-kontalari bihurtu zareten guraso eta familia-kideei. Zuen parte-hartzeak eta ilusioak agerian uzten dute ikastola guztion artean eraikitzen dugula.