Booktrailer

Galtzagorri elkarteak antolatutako Liburu Gaztea booktrailer lehiaketako publikoaren bozka fasea martxan dago, eta parte-hartzaileen artean Laskorain ikastolako DBH 2ko zenbait ikasle ditugu.

Norbanakoen kategorian Miren Nazabalen eta Nahia Elosegiren lanak, eta ikastetxeen kategorian Noha Charchaouirena (NAS izenburuarekin).

Sartu Liburu Gazteako BOZKATU atalean eta eman zuen bozka, lehiaketan parte hartu ez dutenek ere egin dezakete.

Apirilaren 30era arte duzue zuen botoa emateko aukera, eta bozkatzen duten pertsona guztien artean e-reader bat zozkatuko da!