Udalekuetako egun bat

LH5eko ikasleak ARGI ikasketa esperientziaren barruan, 6. erronkarekin hasi dira.

ARGI, euskalzaletasuna sustatzeko eremua da eta oraingoan, gure komunitatean ezinbestekoa den Kazkabarra aisialdi taldea da protagonista.

Kazkabarrako lagunak etorri zaizkigu erronka aurkeztu eta esku bat botatzera, izan ere, gure ikasleek udalekuetako egun bat diseinatu beharko dute, kazkabarraren balioak eta egitasmoak aztertuz. Egun hori, udalekuetan bertan egingo dute! Mila esker Kazkabarra.