Atseden eta goxotasunerako
Hiru urteko ikasleek zirko proiektuari amaiera eman zioten pasaden astean, eta Aste Santuko oporrak bitartean, jarduera lasaiagoak egingo dituzte. Aste honetan, masaje tailer berezi batez gozatzeko aukera izan dute.
Giro lasaian eta elkarrekin goxatuz, haurrek animalien mugimenduak imitatuz bizkarrean zehar masajeak jaso dituzte. Gorputzaren atal ezberdinak ezagutzen eta sentitzen aritu dira, eta material ezberdinekin esperimentatu dute: pilotak, lumak eta abar erabiliz, sentsazio desberdinak sentitu eta sortu dituzte.
Tailer honek harreman afektiboak sendotzeko eta gorputzaren kontzientzia lantzeko aukera paregabea eskaini die haurrei.