Baratzako uzta
Aste honetan LH6. mailakoak lantzen ari diren baratzako uzta jasotzera etorri dira Zutani Elkartekoak, elikagai bankuaren kudeaketan aritzen direnak.
Iurremandiko baratza ikasturte osoan zehar lantzen dute LH 6ko ikasleek, horrela, ingurumenaren zaintza, elkarlana, lanabesen ezagutza eta erabilera eta lanaren nekea bizitzeko aukera izan dute.
Uzta biltzea eta Zutani elkartearekin lankidetzan aritzea ez da ekintza fisikoa soilik, ikasleek lan horren balioa barneratzen dute eta, aldi beran, azken helburua, helburu kolektibo bat dela ulertu ere.
Lan bikaina egiten ari dira!