Nola aldatuko litzateke gure errealitatea

Iritsi zaigu DBH1eko hirugarren PROIa amaitzeko garaia. "Nola aldatuko litzateke gure errealitatea, historiako gertaera konkretu bat gertatu izan ez balitz?" galderari erantzunez, historiako gertakizun jakinak aztertu ditugu, eta historia ulertzeko ahots guztiak aintzat hartu behar direla konturatu gara, ez garaileena soilik.

Beste ikuspuntu batzuk ezagutzeko, hipotesiak egiten ikasi dugu eta komikitan bildu ditugu, ondoren LH5eko ikaskideei kontatuz.