Poesia eguna

Gaur poesiaren eguna da, eta urtero bezala Ikastolan ospatu egingo dugu hainbat modutan. 

Batxilergoko Literaturako ikasleek muralak, jolasak, poesia espazioak... sortu dituzte.

DBH 4ko Arte tailerrekoek, berriz, erakusketa antolatu dute. Erakusketa hori Koldo Campos poeta iruindarrari eskainia dago. Izan ere, bi urtez gurean izan genuen bere poesia emanaldia eskainiz iaz hil zen arte. Ikastolari emandakoa itzuli nahian, bere olerkiak arte kutxa bihurtu ditugu.

Ostiralean bertan, Arte tailerreko ikasleek bisita gidatua egingo diete DBH 1, 2 eta 3ko Irudiarteko ikasleei eta gurasoek, berriz, erakusketa bisitatzeko aukera izango dute astelehen, asteazken eta ostegun arratsaldeetan. 

Astelehena 24: 15:00-17:00

Asteazkena 26: 15:00-17:00

Osteguna 27: 16:30-17:30

Bisita librea izango da, baina QR bidez kutxa bakoitzaren azalpena jaso ahal izango da. Beraz, animatu gure ikasleen obrak ikustera!