Miguel Angel Bermudezen
DBH3ko ikasleak Miguel Angel Bermudezen hitzaldian izan dira.
Pertsona esanguratsua bezain ezaguna herri mailan. Milaka bizipen izandako pertsona eta auzolanean aritutakoa, besteen artean, Uzturre inguruko eremua, ur jauziak edo miserikordi zaharra garbitu eta berritu dutena beste lagun talde batekin batera.
Tolosa herriko beste hainbat pasadizo ere kontatu zizkigun, 1953 edo 1983ko uholdeak, Tolosa herriak mendizaletasunarekin duen lotura eta Mikel Arrastoaren eragina, iraupen eskiaren sorrera, eskalada, besteak beste.