Kantuan doinuak

DBH2ko ikasleak kultura eskola programaren barran "kantuan doinuak hauspotuz" jarduera izan dute Roberto Etxeberria trikitilariaren eskutik.

Musikaz jantzitako koplen mundua izan dute ardatz; saio didaktiko musikatuaren bitartez eta talde-lana bultzatuz.

Roberto Etxebarria trikitilariak ibilbidean zehar ezagutu, erabili eta aztertu izan dituen kantu sortak mahaigaineratu ditu; alde batetik ezagutzera emateko, modu honetan transmisioa bermatuz, eta bestetik entzuleak berak aztertu eta lantzeko, proposatuko diren kasu praktikoen bidez.

Garai bateko hizkera edo kopletarako erabili ohi ziren gaiak, gizartearen islada direnak, gaur egunerokoarekin alderatuko dira saioan, eta horren inguruko hausnarketa proposatu zaie ikasleei.