Denboraren makinarekin
Gozamena izan zen, Astelehenitan hainbeste ikasle gozatzen ikustea Kazkabarrako konpartsan.
Goizean goizetik ikastolan elkartu eta goizeko saioa kalean igaro ondoren, bokatak elkarrekin bazkaldu eta urteroko ilusioarekin zezen plazan arratsaldean egon ondoren, oraindik dantzan jarraitzeko indarra erakutsi ziguten!
Eskerrik asko umore horrekin gure ume ta gaztetxoei egun hau eskaini diezuen begirale taldeari! Bejondaizuela!