GenEroa ikuskizuna
Atzo Batx1eko ikasleekin eta Eskola kultura programaren barruan GenEroa ikuskizuna ikusteko aukera izan genuen KIMUA dantza taldearen eskutik.
Genero ikuspegia lantzen duen kaleko dantza ikuskizunean oinarritutako saioa da eta hainbat helburu zituen, besteen artean, estereotipoen inguruan eraikia denaren inguruko hausnarketa introspektiboa egitea eta aldatzea posible dela ikustaraztea, Euskara genero gabeko hizkuntza den arren, etimologikoki generoarekiko desberdintasunak hauteman daitezkeelako kontzientzia garatzea, edota Genero-ikuspegiaren lanketa bidez berdintasuna eta tolerantzia bilatzea, bazterkeria-, indarkeria- bidegabekeria- eta emakumeenganako indarkeria-egoerak saihesteko.