Alvaro Beñaran

Alvaro Beñaran pedagogo eta psikomotrizistak hitzaldia eskainiko du martxoaren 13an, osteguna, 17:15ean Sakramentinoetan “Mugak, arauak, ezetzak… helduon zaitasunak” izenburupean. Honakoei buruz jardungo da: haurraren garapenean helduaren lekua, aukera ematen duten arauak, zigorrak eta sariak… 

Hitzaldian parte hartzeko interesa izanez gero ondorengo galdetegia eskertuko genuke. 2 urteko gelatik gorako haurrentzako zaintza zerbitzua izango da, Kukubilekoen eskutik. Zaintza zerbitzua behar izatekotan, galdetegia martxoaren 11erako betetzea eskertuko genuke aurreikuspenak egin ahal izateko.