Lasterketa Zarautzen

HARTXINTXAR-LASTERKETA - ZARAUZKO IKASTOLA

Adi! Hasi beroketak egiten ! 3.5 kilometro lagun giroan, familian, kuadrillan, zure ikastolako komunitatearekin edo bakarrik egitera animatzen?

Martxoaren 29an, 19:30ean Zarauzko Ikastolatik.

Zarauzko kaleetan zehar murgilduko da lasterketa, eta amaieran merezi dugun festa izango dugu.

Lasterketa 12 urtetik gorakoentzat izango da baina txikientzat hainbat jolas eta ekintza izango ditugu ikastola bertan. Lasterketa amaitzean merezi dugun moduan ospatuko dugu! Pizza, pintxo, musika, dantza, hainbat zozketa….!

Hasi motorrak berotzen! Izan hartxintxar! Lasterketan izena emateko: IZENA EMAN