Martxoak 8

Martxoaren 8an ospatzen den Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Laskorainen zaintza kontzeptuaren inguruan lan egitea erabaki dugu. 

Aurten, gure tradizioak eta gure memoria kolektiboa zaintzen dituzten pertsonak omendu nahi ditugu ekintza desberdinekin, hau da, gure adinekoak zaintzen denbora eta esfortzua ematen duten horiei omendaldia egin nahi diegu.

Beste hamaika ekintzen artean, ikastolatik Iurramendi egoitzarantz kalejira egin dugu, batukada eta trikitixez lagunduta.

Martxoak 8a da gaurko eguna

hemen gaude, zuen aurrean, zuekin

zuen zaintza lana utzi eta atera ezin zaretenekin

Zuen bizitza osoa zaintzen eman ondoren

Zaintza behar duzuenekin

 

Zaintzaileak zaindu, zaindu zaintzaileak

Erraz esan ohi dugu eta entzun sarritan

Zaintzaileak zaindu, zaindu zaintzaileak

Erraz esan bai eta erraz ahaztu, egitan!