Badator
ENTSAIO OROKORRA:
Igande honetan, Otsailak 23, danborradako entsaio orokorra egingo dugu Trianguloan, goizeko 11etan. (Euria egingo balu, entsaioa Zerkausian izango da).
Ez ahaztu gerrikoa eramateaz.
Trianguloko plazan, kultur etxera begira jarrita, eskuin aldean izango gara Ikastolako taldea.
DANBORRADAREN EGUNA:
Danborradako egunean berriz, martxoaren 1ean, Geltoki kalean elkartuko gara arratsaldeko 16:30ean.
Ikastolako danborjoleak, danborradaren haseran joango gara aurten.
Ileretan txukun jarri ondoren, arratsaldeko 17:00etan abiatuko da San Frantzisko pasealekutik barrena.
JANTZIA:
- Ikastolako umeek galtza txuriak eta txilaba eraman behar dituzte.
- Datorren astean, txapela eta lepoko zapia banatuko ditugu ikastolan.
- Inauterien ondoren, txapela, zapia, danborra eta makilak ikastolara itzuli behar dituzue.
GURASOEN LAGUNTZA:
Bai entsaio orokorrerako (igande honetarako) eta bai danborradako egunerako guraso laguntzaile taldea osatu nahi dugu, umeak ileretan txukun joan daitezen, umeren batek laguntza behar izango balu…
Laguntzeko prest zaudetenok, ostegunerako, urkola.anaje@laskorainikastola.eus emailera idatzi mesedez.
Aldez aurretik zuen laguntza eskertuaz, jaso gure agurra.
ABESTIAK:
*Etxean entsaiatu nahi izanez gero, hemen doaz danborradako abestiak.