Astelehenita

Otsailaren 22an, larunbatean, entsaioak izango ditugu. Lehen Hezkuntzakoak 15:30ean, eta Bigarren Hezkuntzakoak 16:30ean.

Entsaio hauetan, mozorroekin batera eraman behar dituzten osagaiak banatuko ditugu : kaskoak, diademak...

Mozorroari "euskaraz bizi" leloarekin mozorroaren aurreko aldean josi behar dizkiozuen tela zatiak ere banatuko ditugu.

Otsailaren 28an, ostiralean, entsaio orokorra izango da 15:00etan.

 

ASTELEHENITAKO EGITARAUA 

Goizeko 8:45etan Sakramentinoetan elkartuko gara. Ikastolan bazkaldu behar duenak ekar dezala bazkaria, poltsan izena jarrita. Bazkari poltsak utzi eta berehala San Frantzisko pasealekura joango gara. 

Aurten ere, iaz bezala, San Frantzisko pasealekuan, leku zehatz batetan  egingo dugu dantza (goizeko 10:00etatik 13:00etara). 

11:30etan hamaiketakoa banatuko dugu, indarberritu eta dantzan jarraitzeko. 13:00etan bazkaltzera joango gara SakramentinoetaraNahi duenak, bazkaltzera etxera joateko aukera izango du. 

15:00etan Sakramentinoetan elkartu eta zezenetara joango gara. Bertan merienda banatuko diegu. 

Zezenak bukatzean, ibai aldetik zuzenean Zubi Berriraino jaitsiko gara eta  bertan hasita dantza eginez, Lopez Mendizabal Plaza parera joango gara  (Foruen etorbidea). Bertan egingo dugu azken dantza, 19:00etan. 

Komeni da seme/alabei, beraien bila zuek joango al zareten edo etxera  bakarrik joan behar duten adieraztea. 

 

Euria egingo balu: 

Euria dela eta bertan behera geratzen bada, goizean emailez adieraziko zaizue. Bertan behera geratuz gero, bazkal ondoren zezen plazara joango gara (sarrerak aurretik eskuratzen baititugu). 

Arratsaldean euria egiten badu, zezen plazatik atera eta ibai aldetik behera jaitsiko gara, eta kasu horretan, arratsaldeko 18:00etan joan behar duzue seme alaben bila.