Zarauzko Ikastolaren alde
Atzo, Sakramentinoetako patioan, txokolatada solidarioa antolatu genuen Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolak duela aste batzuk jasotako isuna dela eta, elkartasuna adierazi eta ekarpen ekonomiko bat egin asmoz. Ekimen honek gure balioen indarra islatzeko balio izan du beste behin ere: elkartasuna, komunitatea eta konpromisoa. Hezkuntza askatasunaren eta ikastolen etorkizunaren alde, elkarrekin eta irmo.
GU IKASTOLA, Euskal Herria eraikitzen!