Kantu bat gara
Kantu bat gara da DBH 1eko ARTEko ikasleen proiektu berria. Euskal Herriko musikaren Historian murgildu gara azalpen musikatuaren bidez; Ez dok amairutik hasi eta hamarkadaz hamarkada gaur egungo musikara ailegatu arte; Laboa, Lurdes Iriondo, Niko Etxart, Egan Kortatu, Su ta gar, Maixa eta Itziar... bezalakoak ezagutu genituen.
Hurrengo lana, berriz, inguruko hiru pertsona elkarrizketatzea izango da. Elkarrizketatuen bizitzetan musikak izan duen eragina azalduko digute, beraiek pentsatutako galderei erantzunez. Ea zer kontatzen diguten.