Azoka solidarioa
LH6ko ikasleen azoka solidarioak 1.000 eurotik gora bildu ditu
Joan den ostiralean, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek azoka solidarioa antolatu zuten. Onki Xin gurera PROIaren barruan, etorkinen gaia eta elkartasuna landu dituzte eta Senegalgo Kelle herriarekin lan egiten duen Kellesensa elkartea diruz laguntzeko azoka solidarioa egin dute.
Azokan, ikasleek egindako eskulanak eta hainbat jaki saldu ziren, eta parte-hartze handia izan zen. Guztira, 1.000 eurotik gora bildu dituzte, Kelleko biztanleen beharrak laguntzeko bideratuko direnak.
Ekimen honek ikasleengan elkartasuna eta konpromiso soziala sustatzea du helburu, eta eskerrak eman nahi dizkiegu azokan parte harte hartu duten guztiei.