Erdi Aroa

Lehen hezkuntzako bigarren mailako ikasleak denboraren makinan sartu eta Erdi Arora egin dute atzera.

Garai hartako nolakotasunak landu eta maketa bat sortu dute. Ondoren, bideo- grabaketa bat egin dute istorio bat kontatuz.

Proiektuari amaiera emateko, Tolosako alde zaharrera egin dute bisita eta garai hartako zertzeladak behatu dituzte.