Merkatu Txikia

Urtarrilaren 29ko Artezkaritzan merkatu txikian lortutako diruaren banaketa egin genuen, guztira 16.000€.

Azken urteetan bezala, aurten ere hiru izan dira diruz langundu diren Gobernuz kanpoko erakundeak: Ibarratik Misio taldea, Zutani elkartea eta Tolosaldea Sahararekin. Gobernuz kanpoko erakunde bakotzak jasotako diruarekin zein ekimen gauzatuko dituzten azaldu zuen.

Txeke banaketa ikastolako lehendakari eta zuzendaritzako kideek egin zuten. 

Lerro hauen bidez, merkatu txikian lanean aritu diren bolondres guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu.