Mendi irteera

Igande honetarako ikasturteko bigarren mendi irteera antolatu dugu. Irteera hauek elkarren arteko harremanak sendotu eta komunitate bezala indartzeko aukera paregabea dira. 

Goizean Ibarratik barrena Leaburura oinez joan eta Zazpi bideetatik San Blasera jaistea da asmoa. Eguerdian hango festan murgiltzeko aukera izango dugu horrela: aizkolariak, bertsolariak, erroskilak... 

Goizeko 10etan Zumardi Handiko sarreran elkartuko gara. Ondorengo galdetegia betetzea eskertuko genuke, aurreikuspenak egin ahal izateko. 

Animatu!