Tolosako inauterietan

4 urteko ikasleak, proiektu berri batean murgildu dira. Proiektuaren izena  “Tolosako inuterietan bidaiatzen” da, eta helburua ikasleak Tolosako Inauterien egun bakoitzaren berezitasunak ezagutzea da.

Lehengo astean, maleta batean mapa bat aurkitu zuten, bertan, Tosako inauterietako egun ezberdinak zeudelarik.  Lehenengo egunean txupinazoa egin zuten Ostegun gizena irudikatuz. Ondoren, txerri karetak margotu eta txilaba bat margotu zuten gelan jartzeko. Hurrengo egunean ostiral mehearekin jarraitu zuten eta danborrada izan zuten hizpide. Mozorroak ere ekarri dituzte etxetik gelan mozorrotzeko. Aste honetan, Zaldunita Bezperan murgildu dira, buruhandi eta erraldoiak lagun.