Salbatore Mitxelena

Urtarrilaren 21ean jakin dugu Hezkuntza Sailak Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastola bidegabeki zigortu duela 140.000 euroko isuna ezarriz. Honek, noski, kalte kuantitatibo eta kualitatibo larriak sortu dizkio.

Laskorain Ikastolatik elkartasuna adierazi nahi diogu Salbatore Mitxelena ikastolari une zail hauetan eta gure ikastolako komunitateari isunari aurre egiteko eta Zarauzko ikastolari babesa emateko antolatutako ekintzetan parte hartzeko eskaera luzatu nahi diogu. Salatu nahi ditugu, era berean, ikastolok matrikulazio prozesuan pairatzen ditugun murrizketa eta neurrigabekeriak.

Horretarako lehen aukera urtarrilaren 24an izango dugu, ostiralez, 12:30ean Sakramentinoetan egingo den elkarretaratzearen bidez eta 13:05ean Usabalen

Zarauzko ikastolari laguntzeko ekarpen ekonomikoa egin nahi izanez gero hemen duzue horretarako zabaldu duten kontu-korrontea: 

ES73 2095 5212 1091 2486 7983

Atxikita duzue, Euskal Herriko Ikastolen Elkartetik zabaldu den prentsa-oharra.

GU IKASTOLA, EUSKAL HERRIA ERAIKITZEN