Saharar herriaren aldeko
Aurten 25 urte beteko dira Tolosaldea Sahararekin sortu zela eta lehen egunean bezalaxe, deserrian dagoen herri sahararrari laguntzen, babesten eta ahal duen neurrian bere bidelagun izaten jarraitzen dute.
Tolosaldea Sahararekin elkarteak lan, zeregin eta helburu ezberdinak ditu: saharar herritarren egoeraren difusioa egitea, babes politikoa eskaintzea, proiektu humanitario ezberdinak aurrera ateratzea…
Nahiz eta proiektu ezberdinetan parte hartu, 2 dira urtero errepikatzen direnak: udan haur saharar errefuxiatuen harrera eta data hauetan gauzatzen den bilketa. Aurtengo bilketa, urtarrilak 31 bitarte gauzatuko da, eta Sakramentinoetan eta Usabalen bi gune egokituko ditugu bilketa egiteko.
Hauek izango dira bilduko diren gauzak:
- Lekaleak (kristal poteak ez mesedez), hegaluzea eta sardiñak oliotan, pasta, arroza, azukrea eta olioa
- Konpresak, haurrentzat eta helduentzako pardelak
- Eskola materiala.
Aldez aurretik eskerrik asko!!