Dislexia on

DISLEXIA ON EKITALDIA

 

Abenduaren 14ean, larunbata, ikastolako zenbait kidek Dislegik (Gipuzkoako dislexia elkartea) antolatutako Dislexia ON ekitaldian parte hartu genuen. Ekitaldiaren helburua 2019an Tolosaldean abiaratu zen  Dislexia ON proiektu pilotoari amaiera ematea eta urte hauetan guztietan proiektu honetan burubelarri lanean aritu diren  ikastetxeei Dislexia ON eskola ziurtagiria banatzea izan zen.

Ziurtagiri honek, gure ikastolak, dislexia duten ikasleen beharrak asetzeko duen konpromezua eta, era berean, dislexiaren ondorioak eta horiek gainditzeko estrategiak lantzen dihardugula bermatzen du, eskola inklusiboago baten alde egindako ekarpena aitortuz. 

Lanean jarraituko dugu gure ikasleei ahalik eta erantzun egokiena emateko asmoz!