Merkatu Txikia
Merkatu Txikia abenduaren 23tik aurrera zabalik egongo da, baina dagoeneko antolaketan murgilduta gaude. Gure helburua kooperazio eta elkartasun baloreak ikasleekin gelan lantzeaz gain, ekintza jakin honetan ikastola komunitatea osatzen dugun guztion partaidetza bultzatzea da.
Hiru proiektuen artean banatu nahi dugu gure laguntza, “Zutani”, “Tolosaldea Sahararekin” eta “Ibarratik misio taldea” G.K.Eak lantzen ari direnak hain zuzen ere.
Proiektu hauek bideratzeko, ikastolako kide guztion partaidetza -ikasle, ikasle ohi, irakasle eta gurasoena-, ezinbestekoa dugu. Batetik etxean erabilerarik gabe, baina egoeran onean ditugun arropak, jostailuak, liburuak... merkatu txikira eman ditzakezu (abenduak 17-18-19-20an Kultur Etxera 17:30tik 19:00ra, edo Merkatu Txikia zabaltzen dugunean).
Bestetik antolaketa lanerako guraso, langile eta ikasleen beharra dugu. Merkatu txikia irekita dagoen bitartean (abenduaren 23tik urtarrilaren 4era) txanda bakoitzeko 5 heldu arduradun behar ditugu gazteen laguntzaz salmenta bideratuko dutenak. Goizeko txanda 9:30etik 13:30era eta arratsaldekoa 16:30tik 19:30ra izango da. Abenduaren 30ean eta urtarrilaren 4ean goizez bakarrik irekiko dugu baina ordutegi luzeagorekin, eta beraz txanda 9:30tik 15:00 arte izango da.
Parte hartu nahi baduzu, mesedez, ondorengo esteka bete eta ondoren, bolondres guztiekin jarriko gara harremanetan.