Kontsumo tailerra
5 urteko ikasleek, Tolosako ingurumen zentrokoek antolatutako kontsumo arduratsua lantzeko tailerrean parte hartu dute.
TIZeko arduradun diren Inma eta Julenek, antzerki bat egin die bizikletan garraiatzean kontuan izan behar ditugun arauekin. Bestalde, bizikletan ibiltzearen onurak ere aipatu dituzte, giro osasuntsu eta jasangarri baten garrantzia sustatuz.
Bukatzeko, ikasleek material birziklatuekin, eskulan bat egin dute, bere bizikletarentzako matrikula sortuz. Horrela, bizikleta asko dauden lekuetan, haiena erraz identifikatzeko aukera izan dezaten.
Tailerra jolas eta ikaskuntza batean murgilduta, ikasleek kontsumo arduratsuaren balioa barneratu dute.