Abenduak 3

Azken asteetan egunkarietan honako titularrak irakurri ditugu:

● Euskara «larrialdian» dagoela ohartarazi du Euskalgintzaren Kontseiluak.
● Euskararen aurkako oldarraldia eta euskarafobiari aurre egiteko kalera irtetzeko deia.
● Tolosako Iurramendi zahar-egoitzari eragiten dion euskararen aurkako erasoa salatu dute.
● Bilbon euskaraz bizitzeko dauden oztopoak salatu ditu Guka-k Metroan eginiko ekintzaren bidez.

Testuinguru horretan iritsiko zaigu aurten abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna. Egoeraren larritasunak kezkaturik, aurtengoan ekintza handi bat egiteko beharra ikusi dugu Laskorain Ikastolako Euskaraz Bizi proiektuko dinamizatzaileok eta ikasle ordezkariek. Gure hizkuntzak bizirik jarrai dezan konpromisoa hartu dugula ozen aldarrikatu nahi dugu. Harago joateko garaia da, aurre egitetik aurrera egitera. Beraz, hesi baten ordez, hau izan dadila zubi bat etorkizunera. Elkarri eskuak eman eta kalejiran, pertsonaz pertsona, jendez jende, eratuko dugun zubi luze bat. Bernat Etxeparek duela ia 500 urte aldarrikatu bezala, zubi bat, gutxienez, beste 500 urtez, euskara jalgi dadin mundu guztira.

Ekintza handi hori kalejira aldarrikatzailea izango da, eta bertan parte hartuko dute LH 3-6ko, DBHko eta Batxilergoko ikasleek, ikastolako langileek, bat egin nahi duten familiek eta musikariek,hala nola Laskotxarangak eta trikitilariek. Kalejira 11:00etan abiatuko da Usabaleko eraikinetik, eta 11:45ean Alondegian amaituko dugu ekitaldi txiki batekin; ondoren, 12:00etan, ikastolara itzuliko gara.

Beraz, bat egin dezazuen gonbita zabaltzen dizuegu