Iurramendiko

Berriro ere martxan jarri ahal izan dugu Iurramendi zahar egoitzarekin egiten dugun ekimena.

Ikastolarentzat oso proiektu aberasgarria da eta urteetan mantendu nahiko genukeena.

Gure ikasleek ekintza ezberdinak egiten dituzte bertako helduekin eta haien artean sortzen den harremana, lankidetza eta kooperazioa altxorra da. Ikasturte honetan ere, Haur Hezkuntzako 4 urteko ikasleak eta Lehen Hezkuntzako 2. mailakoak bertaratuko dira, bingoan, mahai jolasetan, puzzleekin… jolastera. Familiek ere ikastolako proiektu honetan parte hartze aktiboa izaten dute eta beraien laguntza asko eskertzen dugu.