Mendi martxa

Urriaren 27an hitzordu garrantzitsua izango da mendizale gazteentzat. Alpino Uzturrek antolatuta, Gipuzkoako Mendizale Federazioak lagunduta, Eskola Mendiko Finalistaren eguna antolatu du Tolosan. Ibilbidea Zerkausian hasiko da, 09:30ean. Ibilaldia, gutxi gorabehera, bi ordu t´erdikoa izango da.

Aurtengoa, XXXVI. Finalistaren eguna izango da. Bertan, Gipuzkoa osoko ikastetxeetako 6 eta 16 urte bitarteko neska-mutil guztiek parte har dezakete. Ibilbidea bukatzerakoan ikasle bakoitzari opari bana emango zaio.

Antolatzaileek aditzera eman dutenez, gurasoek ibilbidea bere seme-alabekin batera egin ahal izango dute.

Bestalde, ez da hamaiketakoa egiteko hornidura punturik izango. Parte-hartzaile bakoitzak berea eraman beharko du bere motxilan. Ondorioz, ibilbidea egiteko elikagai arinak eramatea gomendatzen da (fruta, fruitu lehorrak eta edaria).

Gogoan izan, mendia denon gozamenerako inguru paregabea dela. Ondorioz, paper, lata eta antzeko hondakinak nork bere motxilara bildu eta etxeratu beharko ditu. Gainera, Alpino Uzturrek gogorazten du ibilbidean zehar jarritako seinaleak errespetatzea derrigorrezkoa dela.

Izena emateko ondorengo esteka bete behar duzuen urriaren 23rako.