Berdintasunarekin konprometitutako
Gizontasunaren inguruan hausnartzeko asmoz, berdintasunean gizonen kontzientziazioa, parte-hartzea eta inplikazioa bultzatzea helburu duen eta Emakundek kudeatutako zerbitzua den Gizonduz-eko kide bat izan zen gurean.
Gure ikasleak benetako berdintasunean hezteko kezkak eraginda eta berdintasunaren bidean gizonek duten pisua azpimarratzeko asmoz, Ikasgeletan berdintasunarekin konprometitutako maskulinitateak sustatzearen inguruan aritu ginen.
Gaiaren inguruan informazioan sakondu nahi izanez gero, Gizonduzek Miguel Angel Arconadari (Literaturako katedraduna Jorge Manrique Institutuan eta genero gaietan eta genero-indarkeriaren hezkuntza-prebentzioan prestatzaileen prestatzailea) egindako elkarrizketa duzue ikusgai