Haur Hezkuntzakoak
Ikasturteko lehen asteak pasa dira eta dagoeneko hiru, lau eta bost urteko ikasleak eguneroko errutinetan burubelarri dabiltza.
Hiru urteko ikasleek Udazken gaia landuko dute eta aste honetan Zabalarretara joan dira urtaro honek eskaintzen dizkigun kolore, egoera eta fruituez gozatzera. Lau urteko ikasleek lau ipuin landu dituzte eta hauetan bizitatutako emozionen jirabiran ibili dira. Bost urtekoek Leo mila begi pertsonaia ezagutu dute eta Bea Balearen ipuinean barneratuko dira. Bestalde, liburutegi eta betiko jolasen saioekin ere hasi dira.