Haurren Hiria
Ikasturte honetan ere Tolosako Udalak antolatzen duen Haurren Hiria egitasmoa aurrera eramango da.
Egitasmo honetan LHko 3., 4., 5. eta 6.mailetako ikasleek izango dute parte hartzeko aukera eta ikasturtean zehar 4 saio burutuko dituzte Kultur Etxean. Saio hauetan haurren interesekoak diren hainbat gai landu ohi dituzte. Aurtengo gaia "Tolosa Elkar Zaindu" izango da eta zaintzaren inguruko hausnarketa egingo dute.
Lau ostiral izango dira guztira eta autobusez egingo dute ikastolatik Kultur Etxerako joan-etorria. 9:00etan ikastolatik irten eta 12:30etarako berriz ikastolara itzuli ohi dira.
Proiektu honetan parte hartu nahiko luketen ikasleek esteka honetan dute galdetegia. Izena emateko epea urriaren 18an amaitzen da. Ondoren, antolatzaileek izena eman dutenen artean zozketa zibiko bat egingo dute hainbat irizpide kontuan hartuta (generoa, jatorria, bizitokia, etab).
Hemen duzue iaz egindako lanketaren laburpen bat: Haurren Hiria 23-24