Mugikortasun astea
Mugikortasun Astearen baitan, ostiral arratsalde honetarako BIZIBIRA antolatu da. Tolosa eta Ibarra arteko bizikleta martxa burutuko da, Intujai taldeak dinamizatuta. Ikastolatik (Usabalgo egoitzatik) 17:20an igaroko da eta 17:30ean Zumardiandian amaituko da festa batekin (zirkoa, ponpa tailerra eta merienda).
Bestalde, Tolosan irailaren 21 eta 22an, “Erdigunea autorik gabe” egitasmoa ospatuko da, eta ez da trafikorik izango bi kale horietan –Musika eskolaren paretik Gernikako Arbola lorategien parera arte. Espazioa oinezkoentzako berreskuratu eta kirola eta kulturarekin gozatzeko jarduerak antolatu dira.