Lan-deialdia

Laskorain Ikastolak 2024/2025 ikasturtean lanaldi osoan amatasun ordezkapen bat egiteko eta lan-poltsa osatzeko Haur Hezkuntzako irakasleak behar ditu. Beharrezkoa da: 

  • Haur hezkuntzako Gradua edo baliokidea. 
  • EGA edo baliokidea. 

Deialdian aurkezteko, bete ezazu galdetegi hau. Erantzunak uztailaren 5eko 08:00ak arte jasoko dira eta elkarrizketak uztailaren 10ean egingo dira. 

*Ohar garrantzitsua: curriculumean, egindako ikastaroen ordu-kopurua zehaztu behar da eta, lan-esperientziari dagokionez, hasiera eta amaiera datak zehaztu egin behar dira.