Biblioporrak

Aurten ere, Tolosako Liburutegiak Biblioporrak gidak prestatu ditu haur eta gurasoen artean banatzeko, oporretan haur eta gazteek irakurketaz gozatzen jarrai dezaten. Aurreko urteetan bezala, ondorengo adin tarteetan banatu ditugu gomendioak:

- Haur Hezkuntza (0-5 urte)

- LH 1. zikloa (6-7 urte)

- LH 2. zikloa (8-9 urte)

- LH 3. zikloa (10-11 urte)

- DBH (12-16 urte)

Mezu honekin batera adinez adin banatutako gidak jasoko dituzue. Bestalde, liburutegiko katalogoan gomendio gehiago aurkitu ahal izango dituzue. Horretarako, ondorengo helbidea edota gida bakoitzean dagoen QR kodea erabil dezakezue:

Biblioporrak | Tolosa

Aurtengo Biblioporrak txokoa ekainaren 25ean jarriko dute martxan, Errotako ekintza-gelan, 3. solairuan. Txokoaz gozatu ahal izango duzue irailaren 30era arte.

Haur Liburutegiaren udako ordutegia ondorengoa izango da:

Ekainaren 25etik abuztuaren 30era: 10:00-13:30

Gomendioak zuen gustukoak izango direlakoan!