Musika tailerra

Ikasturte amaierako azken bi asteetan, DBHko ikasleek hainbat tailerretan hartu dute parte. Ostegunean eta ostiralean DBH2 eta DBH3ko bi talde bildu genituen aretoan MUSIKA TAILER batean, bi esparru desberdin jorratzeko: bata, adimen artifizialaren erabilera abestiak konposatzea zen, eta bestea, oso modan dagoen gorputz perkusioa ezagutu eta praktikatzea.

Oinarrizko nozioak jaso ondoren, taldeetan praktikatu ahal izan zuten. Lehen zatiaren amaieran, eurek sortu zituzten abestiak entzun genituen! A ze artistak! Bigarren zatia bukatzeko, berriz, talde bakoitzak araketa lan baten ondoren aukeratutako gorputz perkusio adibidea aurkeztu zuen eta denon artean “jo” genuen.