Aralarren

Joan den asteartean, Lh3. mailako ikasleak Aralar ingurura joan ginen Lizarrusti-Lareo ibilbidea egitera. 

Bertako bioaniztasuna ikusteaz gain, garai bateko lan tradizionalen aztarnak ikusi genituen, hala nola, txondorrak egiteko “plaza” eta haren historia.

Hau guztiaren ondoren, bertako koban sartu ginen eta bi galeria ikusteko aukera izan genituen, hango estalaktitak eta estalagmitak ikusteaz gain, urteen poderioz sortutako kareharrizko ur-jauziak ere behatu genituen kobako ilunpean.