Ikasturte amaierako jaialdia

Aste honetan LH4. eta 6. mailetako ikasleek ikasturte amaierako jaialdia eskaini digute Usabalen.

Bertan, koreografiak, euskal dantzak eta gorputz perkusiozko saioak ikusi ahal izan genituen. Amaitzeko, LH6ko ikasle guztiek elkarrekin ukelele emanaldi bat eskaini ziguten, eta gurasoek ere aukera izan zuten beraiekin batera abesteko. Horrela, amaiera polit bat eman genion jaialdiari.