Telazko poltsen bilketa

Ikastolaren eguna iristear da. Hau egun oso berezia da denontzat eta egun berezi hau aprobetxatu nahi dugu proiektu baten zabalkundea egiteko. Gu DBH 4. mailako hiru ikaslek, gure proiektua aurrera atera dadin zuen laguntza eta parte hartzea behar dugu. Gure proiektua Itsas Hondakinen inguruan zentratzen da: erosketetan plastikozko poltsen erabilera murriztu eta telazko poltsen erabilera bultzatu nahi dugu, jada itsas hondakinen %85a plastikoa baita! Eta plastikoa ez da desagertzen, mikroplastiko bihurtzen da baizik.

Egoera honi buelta ematen saiatzeko gure proiektua martxan jarri genuen. Proiektuaren lehen fasea galdetegi bat betetzea izan zen. Hau hainbat ikaslek, irakaslek zein ikastolaz kanpoko jendeak erantzun zuen. Jasotako 150 emaitzen arabera, %97,5ak telazko poltsen erabilera egiteko prest dagoela adierazi du.

Datu horiekin, proiektuaren 2.fasean sartzeko unea iritsi da eta fase honetan zuen kolaborazioa behar dugu. Eskertuko genuke, ikastolaren egunean etxean soberan dituzuen telazko poltsak ekarriko bazenituzte (eskertuko genuke poltsak garbiak ekartzea).

Gure proiektuari buruz gehiago jakin nahi baduzue, adi egon Tolosako kaleei.

Mila esker aldez aurretik.

IKASTOLAREN EGUNEAN TELAZKO POLTSAK NON UTZI:

- Tabernan, kartelaren azpian egongo den kaxan
- Oholtzaren ondoan
- Kilometroetako Postuan