Baso eskolan
Ikasturte osoan zehar Haur Hezkuntzako 5 urteko gelakoak baso eskolara joan gara.
Basoan urtaroen aldaketak dakartzan onurak sentitu eta bizitzeko aukera izan dugu eta, nola ez, naturak eskaintzen dizkigun baliabideez gozatzeko aukera ere izan dugu.
Astero-astero gurasoak baso eskolako egunerokoan lagundu digute. Beraz, lerro hauen bitartez gure eskerrik beroena eman nahiko genieke, beste behin ere, guraso guztiei. Mila esker!