Batx 2ko ikasleei agur

Batxiler 2. mailako ikasleek jadanik bukatu dute ikastolan eginiko ibilbidea.  Orain USErako (selektibitaterako) prestatzen ari dira (ekainak 5, 6, 7). 

Urduritasun egun horiek pasa ondoren, izango dugu aukera benetako AGURRA ematekoa, hilaren 20an egingo dugun ikasle eta irakasleen bazkarian, hain zuzen ere. Handik aurrera ja “mundura” aterako dira.

Zorterik onena opa diegu denei, USEn nahiz etorkizunean. Zabal dezatela euskara nonahi eta joka dezatela beti gizalegez.

Aurtengoa ikasturte gogorra izan da, eta lan handia egin behar izan dute denek ere; batzuen ahaleginak izan du, baina, ordain berezia:  Ohorezko Matrikula. Hauexek dira ikasleak:

 

Naroa Goenaga Zubeldia

Matxalen Mendizabal Uriarte

Markel Zeberio Artola

Ugaitz Zabala Rezola

Naroa Irazusta Iturrioz

Olatz Agirre Tena

Maider Agirrezabala  Lekuona

Asier Isasti Elizondo